Ikasleak eskolara bueltatzearekin batera, hainbat ikastaro ere martxan jartzen dira gure herrietan. Aurten Sunbillan, yoga, pilates eta eskulan ikastaroak egiteko aukera izanen da. Dagoeneko hiru ikastaroak hasiak baldin badira ere, antolakuntzatik jakinarazi digutenez, taldeak oraindik ere jende berria hartzeko irekiak daude. Yoga edo pilates ikastaroari buruzko informazioa nahi duenak Izaskun Altzuriri erran diezaioke eta eskulan ikastaroaren berri izan edo izena emateko Edurne Urrozekin egon beharko da.