‘Arrutenea Etxea’ izeneko esku pilota txapelketa jokatu da aurten lehenbizikoz

TTIPI TTAPA 2008ko urr. 10a, 15:49

Pilotariak eta antolatzaileak txapelketa jokatu zen egunean. TTIPI TTAPA

Migel Mari Latasak eta Antton Espelosinek antolatu dute

Joan den urriaren 5an jokatu zen Arrutenea Etxea izeneko lehen esku pilota txapelketa. Txapelketa hau antolatzeko ideia Miguel Mari Latasarena izan zen eta horretarako Antton Espelosinen laguntza izan du.

Igande arratsaldearekin jokatu ziren lau pilota partidak Arrutenea Etxeak atzekaldean duen frontoi ttikian. 17:00etan hasi eta buruz-buruko lau pilota partida ikusi ahal izan genituen.

Honela gelditu ziren emaitzak:

Enaitz Telletxea (Igantzi) 18, Pello Migelarena (Bera) 15
Julen Juankorena (Sunbilla) 18, Iker Espelosin (Sunbilla) 15
Ander Errandonea (Bera) 18, Andoni Espelosin (Sunbilla) 13
Iñaki Azpiroz (Irurita) 18, David Albiasu( Narbarte) 17.

Pilotari guziei beren sariak eman ondoren, luntxa izan zen bertara hurbildu zen jende guztiarentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun