Bertiz Turismo Partzuergoak uda honetan antolatu dituen ekintzen balorazio ona egin du. Gure ohiturekin lotutako animazioen lan ildoak potetzial haundia daukala erakutsi du. Zentzu horretan, pilotaren ingurako ekitaldi batzuk antolatu dira Urdazubin eta Baztanen. Hemengo publikoak harrera ona eman die ekitaldi hauei eta turistak eskualdera erakartzeko helburua ere bete zen. Horrelako ekitaldiak hedabideetan agertzerakoan, gainera, eskualdeari buruzko arreta deitzea lortzen dute.
Bisita gidatuek erantzun ezberdina
Uda honetako bertze berrikuntzat bat Bortziriak, Malerreka eta Baztanen egindako bisita gidatuak izan da. Tokiaren arabera, emaitza ezberdinak izan dituzte eta Leurtzako urtegietakoa izan da eskari handiena lortu duena. Partzuergoko talde teknikoak emaizak aztertuzko ditu orain, datorren udari begira eskaintza hobetzeko. Urteko bertze sasoietan ere bisita gidatuak eskaintzea aurreikusten dute, proposamen desberdinek nola funtzionatzen duten ikusteko. Aspalditik egiteke zegoen gai bat, ondasun arkitektonikoen irekiera, eskualdeko turismo baliabideen eskaintza hobetzera doa. Horren erakusgarri, Donamariako eta Iruritako dorretxeen bisitarien kopurua igotzen ari da.
Donejakue Bidea, azokak, Boletina…
Urdazubi-Baztango Donejakue Bidearen ezagutarazteko programa, berriz, bigarren urtez landu da. Bizimoduen programa barrenean eskualdean egindako bortz azoken emaitza ere ona izan da. Ekitaldi hauek gure eskualdean egiten diren hainbertze ekitaldi eta besten egutegia osatzera datoz. Ekitaldi guzti horiek Partzuergoak egiten eta banatzen duen hamabosteroko boletinean jasotzen dira. Boletin hau urtez urte hobetzen ari da eta informazio tresna gisa, gero eta gehiago eskertzen da alor turistikoan.
Turismo Informazio Bulegoa zazpi egunez irekia
Baztan-Urdazubiko turismo informazio bulegoa Konsortzioaren barnean antolakuntza sarean lan egiteko lehenengo esperientzia izan da. Iazko udan baino hamabortz egun gehiago ireki da, astelehenetik larunbat goizera eta asteburuan Elizondoko museo Etnografikoak txanda hartzen zion turimo informazio lanetan. Beraz, asteko zazpi egunetan bermatu da turismo informazioa ematea.
4.816 bisitari, iaz baino %25 gehiago
Bai Baztan eta Urdazubiko udalek, bai Bertizko Partzuergoak bere poza agertu dute, joan den urtearekin alderatuz, bisitarien kopurua % 25 igo delako. Ekainean 305 lagun pasa ziren. uztailean 1.196, iaz baino gutxixeago. Abuztuan, berriz, 2.785 lagunek eskatu zuten informazioa turismo bulegoan, iaz baino %22 gehiago eta irailean 530 lagun, bikoiztu baino gehiago eginez pasa den urtekoarekin konparatuta. Datu hauek zera baieztatzen dute: nahiz eta krisialdia nabaritu den, kasu batzuetan aitzineko urteetan baino hobe lan egin da. Horrek Partzuergoa Baztan-Bidasoako eskualdearen eskaintzaren promozioa eta kalitatea hobetzen lanean segitzeko bultzatzen du.