Doneztebeko Txistulari Eguna larunbatean ospatuko da

TTIPI TTAPA 2008ko urriaren 9a

Doneztebeko Txistulari Eguna ospatuko da larunbat honetan, urriaren 11n eta horretarako egitarau zabala prestatu dute Doneztebeko txistulariek, Udalaren laguntzarekin.

Egitarau zabala

Goizeko 9:30ean txistulariak Merkatuko Plazan elkartuko dira. 10:00etan dianak joko dituzte herriko auzoen barna eginen duten ibilaldian. 11:00etan gosaltzera bilduko dira, indarrak hartzeko. 12:00etan kalejira eginen dute eta txistu-poteoa herriko karriketatik. 14:00etan bazkaria izanen dute eta arratsaldean egitarau librea izanen da, hori bai, beti ere txistuaren laguntzaz.

Informazio gehiago nahi izanez gero, doneztebeko_txistulariak@yahoo.es helbidera idazten ahal da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun