Nafarroako buruz buruko pilota txapelketan, jubenil mailan Erreka elkarteari gelditzen zitzaizkion bi ordezkariak agur erran behar izan diote konpetizioari final laurdenetako kanporaketan.
Urriaren 2an, Labriten, Unai Madariaga urroztarrak 10 eta 18 galdu zuen Irurtzungo Zabaletaren kontra eta segidan, Beñat Oronoz lesakarrak 5 eta 18 galdu zuen Aldabideko Ezkurdiaren kontra. Halere, Errekako bi pilotariek txapelketa polita egin dute eta lesakarraren kasuan, jubeniletako lehen urtea duela kontuan hartuta, zortzi onenen artean sailkatzea lortu du.
Buruz buruko txapelketa honetan, 22 urtez beheitiko kategorian, partidua jokatu zen larunbat arratsaldean Arantzako pilotalekuan. Imanol Mitxelena herriko semeak 18 eta 6 irabazi zion Aurrerako Goikoetxea leitzarrari.
Errotxapeako eskuz binakakoa
Errotxapeako eskuz binakako txapelketan, lehen mailako senior kategorian, Zugarraldeko Iraola eta Gironesek 22 eta 19 irabazi zieten Errekako Xabi Madariaga eta Mitxelenari. Partidu ikusgarria eskaini zuten lau pilotariek eta Errekakoak 5 eta 12 irabazten izan baziren ere, azkenean etsi egin behar izan zuten.
Huarte eta Lizarrako lau terdiko txapelketak
Huarteko lau terdiko txapelketan, Errekako Aritz Anguita barañaindarrak 22 eta 8 irabazi zion Huarteko Iragiri, baina Joseba Madariaga aranztarrak 6 eta 22 galdu zuen Hernaniko Ojuelen kontra.
Lizarrako lau terdiko txapelkean, alebin mailan, Errekako Aritz Fagoaga itturendarrak 18 eta 9 irabazi zion Sutegiko Gastamintzari. Infantiletan, Sutegiko Gastamintzak 18 eta 16 irabazi zion Errekako Jon Mikelarenari.
Senior kategorian, Errekako Imanol Mitxelena aranztarrak 18 eta 13 irabazi zion Aralar-Mendiko Beregañari eta Xabier Etxepare lesakarrak 18 eta 13 irabazi zion Bi-Aizpeko Aranori.
Zugarraldeko txapelketa
Zugarraldeko eskuz binakako txapelketan, benjamin mailan, Errekako Julen Larretxeak eta Julen Saldiasek 18 eta 4 irabazi zieten Zugarraldeko Villanueva eta Oiaregiri. Iñaki Maylin eta Oier Berasategik, aldiz, 8 eta 18 galdu zuten Amezketako Artola eta Zubeldiaren kontra. Jubenil mailan, Ekaitzako Unai Iparragirrek eta Errekako Mikel Kanpok 22 eta 21 irabazi zieten Zugarraldeko Juanena eta Barberiari eta kadete mailan, Errekako Mikel Maiak eta Iker Rojok 18 eta 7 irabazi zieten Zugarraldeko Elizalde eta Azkonari.
Larunbat goizean partidak berritutako Doneztebeko frontoian
22 urtez beheitiko Nafarroako pilota txapelketako partidak larunbatean Donezteben Larunbat goiz honetan, urriaren 11n, Nafarroako 22 urtez beheitiko buruz buruko pilota txapelketako partidak jokatuko dira Doneztebeko pilotalekuan. 11:00etan Errekako Imanol Baleztena zubietarra Bi-Aizpeko Aranoren kontra ariko da eta segidan, Errekako Xabi Madariaga urroztarra Barañaingo Lagunak taldeko Zarantonen kontra. Aipatzekoa da Doneztebeko udal pilotalekuan egin diren moldaketa lanen ondotik jokatzen diren lehenbiziko partidak izanen direla. Egun berean, arratsaldeko 16:00etan hasiko den jaialdian kadete mailako bi partida jokatuko dira Burlatako Askatasuna frontoian. Bietan, Errekako pilotariak izanen dira aurrez aurre: Beñat Oronoz lesakarra Mikel Kanpo iturendarraren kontra lehenik eta Gaizka Bendoiro zubietarra Imanol Juanena urroztarraren kontra segidan. Igande goizean, urriaren 12an, infantil mailako partida jokatuko dute Errekako bertze bi pilotarik, Joel Oronoz lesakarrak eta Julen Juankorenak.