Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentuak jakinarazi duenez, urriaren 6tik 12rako aste honetan ere zenbait egunez mozten ari dira N-121A errepidea, zabaltze eta egokitze lanen barrenean leherketak egin behar direlako.
Endarlatsa inguruan, Nafarroako aldean, errepidea erabat moztu zen astelehen eguerdian, bi orduz, 12:00etatik 14:00etara, 67garren kilometro inguruan.
Astearte eta asteazken eguerdian
Asteartean, urriaren 7an ere, Gipuzkoa aldean itxiko da errepidea, bi orduz, 12:00etatik 14:00etara, 72garren kilometroan eta leku berean, ordu batez itxiko da errepidea asteazkenean, urriaren 8an, 12:00etatik 13:00etara.
Bera-Etxalar zatian, bortz minutuz erabat itxiko dute errepidea asteazkenean, urriaren 8an,13:00etatik 13:05era.
Berrizaun inguruan
Berrizaun inguruan, ez da mozketarik izanen aste honetan, baina egunero bezala, bertze hainbat zatitan txandakako pasabidea emanen da, batzuetan seinaleen bidez eta bertzeetan semaforoen bidez, errepide honetako obrengatik, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:00etara. Horregatik, bidai luzea dutenek A-15 autobidea erabiltzea eta bertzenaz, ordezko bideak aukeratzea aholkatu dute Nafarroako Gobernutik, baita kontuz eta seinaleak errespetatuz ibiltzea. Nafarroako errepideei buruzko informazio eguneratua topatu daiteke www.cfnavarra.es/obraspublicas web orrian edo 900 400 100 doaneko telefono zenbakian.
Doneztebetik Saldiasera ere bidea txandaka
Bigarren mailako errepideei dagokienez, Doneztebe eta Saldias lotzen dituen NA-4040 errepidean, txandakako pasabidea emanen dute urriaren 7tik aitzinera lan ordutegian 0 eta 0,500 kilometro tartean.