Eskualdeko kirol taldeek jardunaldi berri bat jokatu dute aste hondar honetan. Aipagarriena behar bada, gizonezkoen senior mailako Toki-Ona Bortziriak saskibaloi taldearen berragerpena izan da, garaipenarekin gainera. Zenbait urtez desagertua egon ondotik, aurten berriz ere senior mailako taldea kantxaratu da. Guzira zazpi talde plantatuko ditu aurten Bortzirietako saskibaloi elkarteak.
Eskubaloian, Lindutx Baztan BKT emakumeen eskubaloi talde nagusiak ere garaipenarekin hasi du 2008-09 denboraldia.
Hauek izan dira asteburuko emaitza guziak.
FUTBOLA
Nafarroako Preferente Mailan
Baztan 3 (Ivan San Jose, Ioritz Mitxeltorena eta Mota) – San Ignacio 0.
Aurrera 0 – Amaya 3.
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Doneztebe 2 (Joseba Petrirena eta Jaime Sein) – Arenas de Ayegui 0.
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Beti Gazte 4 (Andoni Larralde, Mikel Irigoien, Beñat Maia eta Mattin Gonzalez) – Roteta 2.
Gipuzkoako Eregionaleko 2. Mailan
Landetxa 1 - Gure Txokoa 0.
Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan
Sanse 0- Beti Gazte 4 (Ibai Retegik 3, Mikel Aitor Flores).
Gipuzkoako jubenilen lehen mailan
Gure Txokoa 2 (Andoni Riopedreren golak)– Hondarribia B 2.
Gipuzkoako kadeteen lehen mailan
Beti Gazte 2 (Arkaitz Retegi eta Josu Sanjurjo) – Behobia 0.
Gure Txokoa 1 (Julen Errandonearen gola) – Beti Ona 0.
Nafarroako kadete ligan
Doneztebe 4 (Borja Arregik 2, Gonçalves 2) – C.N. Pamplona 1.
Gipuzkoako infantilen lehen mailan
Beti Ona 5 - Gure Txokoa 3 (Kepa Remirok 2 eta Mikel Esnaola).
Nafarroako Infantilen lehen mailan
San Cristobal 2 – Beti Gazte 2 (Unai Telletxea eta Jabier Maia).
Nafarroako infantilen bigarren mailan
Doneztebe 1 (Unai Apezetxea) – Ardoi 6.
Gipuzkoako Emakumeen Ligan
Intxaurdi B 3 - Beti Gazte 0.
ARETO-FUTBOLA
Gipuzkoako 2. Mailan
Idiazabal 3 - Gure Txokoa 4 (Iñaki Endarak 3, Aritz Perez)
ESKUBALOIA
Emakumeen Lehen maila Nazionalean
Lindutx Baztan BKT 29 – Molins 27.
SASKIBALOIA
Senior gizonezkoak Nafarroako 2. Maila
Ursulinas 65 – TOKI-ONA BORTZIRIAK 72.
Pilotan, Lesakako Arkupe elkartearen emakumezkoen paleta goma txapelketako jardunaldi berri bat jokatu da aste hondar honetan, emaitza hauekin:
SUSANA-MERTXE, 30; EDURNE-CRISTINA, 14.
INES-ASUN, 30 ; MAIDER–JUDITH, 12.
MIRENTXU-ENCARNI, 20; MERTXE–MIRARI. 30.
DOLO-MAITE, 30; MAITE-MARIA, 13.