Euskal Jai Alai klubak, aurtengo denboraldi honetan Baztan Bidasoako Zesta Punta eskolan apuntatzeko epea irekiko du. Eskolan izen emateko dei berezia egin diete Euskal Jai Alaietik Baztan Bidasoako neska mutil guztiei.
Urriaren 1ean bilera informatiboa
Asteazken honetan, urriaren 1ean, arratsaldeko 19:00etan, bilera informatiboa eginen dute Oronoz Mugairiko frontoian. Zenbat ikasle dauden eta nongoak diren kontuan hartuz erabakiko dute Zesta punta eskolako entrenamenduak zein frontonetan eta zein ordutegitan egin. Aldi berean apuntatzeko epea irekitzen da egun berberean.
ERREKAK PILOTARIEN EMAITZAK
Nafarroako buruz buruko pilota txapelketako partidak jokatu dituzte aste hondar honetan ere Errekako pilotariek.
Jubenuk mailan, Unai Madariaga urroztarrak 18 eta 15 irabazi zion Labriten Olaztiko Mayori. Beñat Oronoz lesakarrak ere 18 eta 6 irabazi zion Irurtzungo Pazos-I Irurtzunen bertan. Mikel Kanpo iturendarral aldiz, 7 eta 18 galdu zuen Irurtzunen, Lizarrako Etxeberriaren kontra.
Kadete mailan, laugarren kanporaketa galdu egin zuen Mikel Maia lesakarrak. Lodosan 9 eta 18 galdu zuen Zugarraldeko Hayans-en kontra.
Huarteko lau terdiko txapelketan, berriz, Errekako Unai Madariaga urroztarrak 22 eta 9 irabazi zion Huarteko Garciari.
Errekako Raul Labianok, berriz, 9 eta 22 galdu zuen Gure Txokoako Toni Huarte amaiurtarraren kontra.
Errotxapeako eskuz binakako txapelketan, Errekako Imanol Mitxelena aranztarrak eta Xabi Madariaga urroztarrak 19 eta 22 galdu zuten Zugarraldeko Mikel Iraola eta Girones-en kontra, 12 eta 5 irabazten joan ondotik.
Errekako Aritz Anguitak eta Lizarrako Keralt-ek 22 eta 9 irabazi zieten Errekako Garikoitz Juanenea eta Joseba Madariaga ordezkatu zuen Raul Labianori. Halere, bi bikoteak hurrengo kanporaketan izanen dira.
Aste honetako partidak
Nafarroako buruz buruko pilota txapelketak segida izanen du hurrengo egunetan ere. Zehazki, jubenil mailan, final laurdenetako kanporaketa zailak izanen dituzte Errekako ordezkariek ortzegun arratsean Labriten. 19:30ean hasiko den partidan, Unai Madariaga urroztarak Irurtzungo Zabaleta izanen du arerio eta Beñat Oronoz lesakarrak Aldabideko Ezkurdia. Asteazken arratsaldean, urriaren 1ean, Huarteko lau terdiko txapelketako partida jokatuko du Errekako Aritz Anguitak Huarteko Iragiren kontra. Ortziralean, urriaren 3an, arratsaldeko 19:00etan Errekako Joseba Madariaga urroztarrak Hernaniko Ojuelen kontra jokatuko du. Nafarroako 22 urtez beheiiko buruz buruko txapelketan, azkenik, Errekako Imanol Mitxelena aranztarrak Aurrerako Goikoetxea leitzarraren kontra jokatuko du larunbatean, urriaren 4an, Arbizun arratsaldeko 16:30ean hasiko den pilota jaialdian.