Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentuak jakinarazi duenez, irailaren 29tik urriaren 5erako aste honetan ere zenbait egunez mozten ari dira N-121A errepidea, zabaltze eta egokitze lanen barrenean leherketak egin behar direlako.
Endarlatsa inguruan
Endarlatsa inguruan, Nafarroako aldean, errepidea erabat moztu zen astelehen eguerdian, bi orduz, 12:00etatik 14:00etara, 67garren kilometro inguruan.
Asteartean, irailaren 30ean, Gipuzkoa aldean itxiko da errepidea, ordu erdi batez, eguerdiko 12:00etatik 12:30era.
Ortzegunean, urriaren 2an, berriz ere Nafarroako aldean bi orduz itxiko da errepidea, 12:00etatik 14:00etara, 68. Kilometro inguruan.
Bera-Etxalar zatian
Bera-Etxalar zatian, bortz minutuz erabat itxi dute errepidea astelehenean eta bertze horrenbertze eginen dute asteartean, asteazkenean eta ortzegunean, irailaren 30ean eta urriaren 1 eta 2an, 13:00etatik 13:05era.
Txandakako pasabidea
Berrizaun inguruan, ez da mozketarik izanen aste honetan, baina egunero bezala, bertze hainbat zatitan txandakako pasabidea emanen da, batzuetan seinaleen bidez eta bertzeetan semaforoen bidez, errepide honetako obrengatik, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:00etara. Horregatik, bidai luzea dutenek A-15 autobidea erabiltzea eta bertzenaz, ordezko bideak aukeratzea aholkatu dute Nafarroako Gobernutik, baita kontuz eta seinaleak errespetatuz ibiltzea. Nafarroako errepideei buruzko informazio eguneratua topatu daiteke www.cfnavarra.es/obraspublicas web orrian edo 900 400 100 doaneko telefono zenbakian.