Eskualdeko futbol taldeen asteburuko emaitzei erreparatuz, Gipuzkoako Erregionaleko bigarren mailan Berako Gure Txokoak lidergoa eskuratu duela aipatu behar da, hirugarren garaipena segidan lortuta. Lehen mailan Beti Gaztek etxetik kanpo irabaztea lortu zuen eta goitiko postuetan segitzen du.
Nafarroako ligan, Preferenteko bi taldeek, Leitzako Aurrerak eta Baztanek galdu egin zuten etxetik kanpo eta honela, baztandarrak azken postuan daude. Doneztebek, Erregionaleko lehen mailan, denboraldiko lehen garaipena lortu zuen.
Hauek dira asteburuko emaitza guziak:
FUTBOLA
Nafarroako Preferente Mailan
Lagun Artea 2 – Baztan 1 (Ioritz Mitxeltorena).
Subiza 3 – Aurrera 2 (Urtiaga eta Bengoetxea).
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Doneztebe 3 (Mikel Ibarra, Urko Loiarte eta Jon Apeztegia) – Ondalan 1.
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Santo Tomas Lizeoa 1 - Beti Gazte 2 (Andoni Larralderen golak).
Gipuzkoako Eregionaleko 2. Mailan.
Gure Txokoa 3 (Alain Morcillo, Eduardo Etxebeste eta beraien atean) – Dunboa Eguzki B 2.
Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan
Beti Gazte 0 – Sporting de Herrera 3.
Gipuzkoako jubenilen lehen mailan
San Marcial B 8 - Gure Txokoa 1 (Andoni Riopedre).
Gipuzkoako kadeteen lehen mailan
Oiartzun 1 - Beti Gazte 2 (Eñaut Iparragirre).
Mariño 3 - Gure Txokoa 0.
Nafarroako kadete ligan
San Jorge B 4 – Doneztebe 3 (Aimar Lastirik 2 eta Borja Arregi).
Gipuzkoako infantilen lehen mailan
Gure Txokoa 3 (Andoni Lazkanotegi, Mikel Esnaola eta Mikel Moreno) – Allerru 0.
ARETO-FUTBOLA
Gipuzkoako 2. Mailan
Gure Txokoa 3 (Kape, Patxiku Artieda eta Aritz Perez)– Euromar Kafetegia 3.
Lesakako emakumeen paleta-goma txapelketa
Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak antolatutako emakumezkoen arteko paleta goma txapelketan honako emaitza hauek izan dira asteburuan:
AMAIA eta ESTITXU, 10; DOLO eta MAITE, 30
SUSANA eta MERTXE, 30; BEGOÑA – GURUTZE, 18
EDURNE eta CRISTINA, 30; MERTXE eta MIRARI, 16