Argindar zerbitzuan mozketak izanen direla iragarri du Iberdrolak

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 29a

Irailaren 30ean eta urriaren 1 eta 2an herri ezberdinetan gertatuko dira

Iberdrola enpresatik jakinarazi dutenez, eskualdeko zenbait herritan egin beharreko moldaketa lanak direla eta, argindar zerbitzuan mozketak izanen dira asteartean, irailaren 30ean, asteazkenean, urriaren 1ean eta ortzegunean, urriaren 2an.

Astearte goizean Donezteben eta Lesakan; arratsaldean Arraioz eta Zigan

Asteartean, Doneztebeko zenbait lekutan moztuko dute argindar zerbitzua, goizeko 8:30etik 10:30era. Zehazki, Aranzoko karrikaren 1 zenbakian, Foruen karrikako 1ean, Eliza 1, 2 eta 3an, Intzakardi 1 eta 3tik 9ra, Merkatuko karrikaren 2, 5, 7, 9, 11 eta 18an, Merkatarien karrikako 1, 2, 6tik 9ra, 16 eta 31n, Karrika Nagusiko 1, 2, 3, 4, 5, 7, 9, 10, 12, 13, 14, 16tik 21era, 23, 24, 26, 28 eta 30ean, Rosa Seminario karrikako 2tik 8ra eta Santa Luzia karrikako 3, 5 eta 7an moztuko dute argindarra bi ordu horietan.
Lesakako Biurranako auzoko 23an eta Zala auzoko 17an astearte goizeko 9:00etatik 12:00etara moztuko dute argindarra.
Baztanen, Arraiozen, astearte arratsaldeko 14:30etik 17:30era moztuko dute zerbitzua Egozkue karrikaren 7an eta Zigan, ordutegi bereanb, Auzkue karrikako 5ean eta Egozkue karrikako 1, 3 eta 5ean moztuko dute.

Asteazken goizean Arizkunen eta Arantzan

Urriaren 1ean, goizeko 9:00etatik 11:30era Arizkunen moztuko da argindar zerbitzua, zehazki Lastiria, Pertalats, Tximindo eta Txuputo auzoetan. Arantzan ere, urriaren 1ean, goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:30era moztuko dute zerbitzua Aientsa auzoko zati handi batean. Gainera, Otsarrako errepetidorean ere argindarra kenduko dutenez, tarte horretan ez da telebistarik ere izanen.

Ortzegunean Erratzun

Urriaren 2an, ortzegunean, azkenik, Erratzun etengo du Iberdrolak argindar zerbitzua, goizeko 9:00etatik 12:00etara. Gorostapolo auzoko 1, 1A, 3 eta 11 zenbakiei eta Urdatxipia karrikako 7, 9, 11, 13, 15, 16, 18 eta 20 zenbakiei eraginen die zerbitzuaren etenaldi honek.
Dena den, Iberdrolatik jakinarazitakoaren arabera, egin beharreko lanak adierazitako ordua baino lehen akautzen badituzte, berriz

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun