Langileen estilo klasikoa eta baldintza klimatiko gogorretan lan egiten duten gizonak bezala. Horrelaxe jantziko dira udazken-negu honetan gizonezkoak.
Zenbait diseinatzailek abrigu barru-bigun eta larruzkoen aldeko apustua egin dute eta horrekin batera, artilezko txano, eskularru eta txalekoak ere erabiliko omen dira.
Oinetakoei dagokienean, berriz, lokarridun botak nagusituko dira.
Langilearen estiloa eramateko bertze proposamena, franelezko atorrak eta marinelaren estiloko edo laukidun zamarrak janztea izanen da.