Makillajea eta ileak

TTIPI TTAPA 2008ko azaroaren 21a

TTIPI TTAPA

Denboraldiko koloreak
Urdinak, berdeak, bioletak… Horiek izanen dira udazken eta negu honetan begietan ikusiko diren koloreak. Begietan, grisa eta urdinaren arteko nahasketa aditu aunitzen hautua izaten da, eta begirada sakonagoa izan dadin, betilea ongi margotzearen garrantzia ere nabarmentzen dute. Bekain eder batzuen sekretua, berriz, ongi orraztean datza.

Ezpainetako koloreak

Azal argia izatekotan, ezpainak arrosa kolorez margotzeko aholkatzen dute adituek edo melokotoi koloreko tonoekin margotzeko, bertzela. Ilegorria bazara, berriz, edo oreztak baldin badituzu, marroia, laranja edo gorrizta hautatu. Zure aurpegiaren kolorea zurbilagoa baldin bada, arrosa eta gorri-morearekin probatu, baina gorri deigarririk ez erabili. Azal ilunekoa bazara, fakzioak leundu behar dira, eta halako kasuetarako, karamelu kolorea eta ezti kolorea egokiak izanen dira egunez ibiltzeko, eta aran kolorea, berriz, gauetarako.

Koloretea

Koloretea ere azal kolorearen arabera hautatu beharrekoa da. Azal argia denetan, erraterako, tonu arrosa eta melokotoi argi kolorea egokiak dira. Aitzitik, azal ilunagoa dutenek, aran kolorea eta arrosa urreztatua erabil dezakete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun