HAURRAK - Arropa erosoak eta deigarriak

TTIPI TTAPA 2008ko azaroaren 21a

TTIPI TTAPA

Haurraren arropak dinamikoa izan behar du, jostatzen ari denean eroso senti dadin. Koloreei dagokienean, berriz, deigarriak izaten dira. Aurtengo denboraldian hiru sail bereizi dituzte adituek: hostoak, ura eta egurra. Jantziek duten kolore naturalaren adierazle omen dira hostoak, ingurumenarekin lotutakoak eta tonu bizikoak, alegia. Arrakasta duten ehunen artean daude, bertzeak bertze, franela, artilea, Galesko printzearen laukiak deituriko estiloa… Neskatilen kasuan, berriz, aunitz ikusiko dira, gonak edo galtza pitiloak, gainetik kamiseta luzeak dituztela.

Eta bigarren sailean ura. Zergatik? Bada, jantzietan urdin kolorea ezinbertzekoa delako. Ehunei dagokienean, pana, akoltxatu sintetikoak… ikusiko dira.

Azkenik, egurra deituriko sailean, fuksia, gorria, laranja, petrolioaren urdina edo goroldioaren berdearen arteko konbinazioa nabarmendu dute adituek. Halakoek eskulanaren ukitua ematen omen diote arropari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun