Hasi da Nafarroako Herri Kirol Federazioko hauteskunde prozesu berria. Hala jakinarazi zuen joan den astean Federazioak. Asteazkenean, urriaren 1ean, abiatu zen eta horren bitartez, hurrengo lau urtetarako federazioko batzarra eta lehendakaria hautatuko dira.
Urriaren 13tik 15era zabalduko da batzarrerako hautagaiak aurkezteko epea eta urriaren 25ean batzarrerako kideak aukeratzeko botazioak eginen dira. Lehendari kargurako hautagaiak aurkezteko epea, berriz, azaroaren 5etik 7ra zabalduko da. Azken zortzi urteotan Joxelu Retegi igantziarrak bete du postu hori. Azaroaren 22an lehendakariaren aukeraketa eginen da. Edozein zalantza izanez gero, Sunbillan Nafarroako Herri Kirol Federazioak duen bulegora jo daiteke, 948 450900 telefonora deituz edo herrikirolaknafarroa@hotmail.com helbidera idatziz. Hauteskunde arautegia ikusi nahi duenak Nafarroako Kirol Institutuan edota Federazioaren egoitzan aurki dezake.