Mendi ateraldiak

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 29a

Udako bi hilabeteetan atsedena hartu ondotik, berriz ere martxan dira Axuria Mendi Taldekoak. Hemendik aitzinera eginen diren ibilaldiak aldaketa batekin izanen dira: hirugarren igandean atera beharrean, hilabeteko azkeneko igandean aterako dira.

Uda ondotik ederki hasi dira, iraileko ibilaldia berezia egin baitute: itsasoko kosta partean ibili ziren Hondarribitik Donostiaraino eta ondotik Donostiako Kaska Zuri jatetxean bazkaldu zuten.

Azken hiru hilabeteetako irteerak toki hauetara dira: urrian errotetara, azaroan Belateko Santiago Bidera, eta abenduan Aiako Harrietara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun