urte beteko dira laster Inkisizioak Zugarramurdiko hainbat jende preso eraman, sorgintzat hartu eta gogor zigortu zituenetik: 1610. urteko azaroan izan zen epaiketa. Afera hori dela eta, herritar haien oroimena nolabait garbitu nahian ekitaldi desberdinak antolatuko dira. Batzuk dagoeneko egin dira, ekaineko Sorginaren Eguna bezala, eta bertze batzuk bidean daude. Sorgin ehizaren kontuarekin, azaroaren 29an eta 30ean musika eta bertsoak uztartuko dituzten ekitaldi batzuk eskainiko dira. Horietan musikari, bertsolari eta eskoletako haurrek parte hartuko dute. Horren harira, sorginen gaia hobeki ezagutu ahal izateko irailaren 18an Toti Martinez de Lezea idazleak hitzaldi bat eman zuen Zugarramurdiko eskolan. Hitzaldia hau lan horretan ariko direnenei zuzendua izan zen batez ere, hau da, irakasle eta bertsolarientzat (Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Estitxu Arozena tartean). Baina Baztango eskola txikietako irakasleak ere gonbidatuak izan ziren. Gainera, hainbat guraso eta interesatuak zeuden batzuk ere etorri ziren, eta denetara 30 bat lagun elkartu ziren Totiren hitzaldira. Azaroa hurbildu ahala, ekitaldien berri zehatzak emanen ditugu.