Ikatza egiten ikusten ahalko da Garbalan urriaren 13tik 18ra

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 29a

Xalbat Biloriako ikazkina duela bi urte egindako txondorrean. TTIPI TTAPA

Xalbat Biloriako ikazkinak bi txondor eginen ditu

Aste batez Xalbat Biloriako ikazkinak bi txondor eginen ditu Garbalan. Era horretan ez da ia-ia ikatzik egiten, eta oso gutxi gelditzen dira hori egiten dakiten pertsonak. Xalbat horietariko bat da, eta adinean aitzinera badoa ere, bere eskarmentua erakustea onartu du.

Astelehena, asteartea, ortzeguna eta ortzirala eskolentzat izanen da, eta asteazken eta larunbatean nahi duten guztientzat. Bisita egin nahi duten eskolek erreserbatu behar dute (0033) 559 542014 zenbakira deituz, eta informazio gehiago nahi dutenek zenbaki berera deitzen ahal dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun