259 000 euroko gastua sortu dute uholdeen kalteak mugatzeko karrika ondoan egin diren lanek. Hiru urte iraun duten lan hauei esker uraren isurtzea errezagoa izanen da Inarga aldean eta plazako errotaren inguruan.
Dirulaguntzen bitartez pagatu da lanen %70 eta gainerakoa Herriko Etxeak eta Hego Lapurdiko Herri Elkargoak ordaindu dute.