Kantu Xaharren zazpigarren egunean gaitzeko giroa sortu zen gan den buruilaren 21ean. Lehen aldikotz, Amotzeko Larraldean ospatu zen besta hau eta kantu bazkarian parte hartu zuten 80 lagunek egun ederraz eta ahots ederretaz gozatu zuten. Oxtikenekoak elkarteak kantuak grabatu ditu aurten ere eta noizbait diska bat argitaratu ahal izanen dute. Bertzalde, ez dute baztertzen liburu berri bat ateratzea.
Euskaltzaindiak Lafitte kalonjera zenaren liburu bat eman diote eta bornean Senpereko kantuak agertzen dira. Altxor ederra, dudarik gabe, ahozko literatura maite dutenentzat.