Frontoian obrak egiteko laguntza Beintza-Labaien eta Donezteben

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 29a

Nafarroako Gobernuak kirol instalazioetan konponketa lanak egiteko dirulaguntzak onartu ditu Nafarroako hainbat herrietarako. Horien artean daude Malerrekako bi: Beintza-Labaien eta Doneztebe, hain zuzen. Bien artean 103.058 euroko dirulaguntza hartuko dute. Beintza-Labaienen kasuan, 68.041 euro hartuko ditu Udalak eta pilotalekua estaltzeko erabiliko du diru hori. Donezteberen kasuan, berriz, 35.017 euro jasoko dira eta pilotalekuko frontisa eraberritzeko izanen da diru hori.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun