Enpresa kudeatzen laguntzeko ikastaroa

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 29a

Anel Nafarroako Lan Enpresen Elkarteak antolatuta, Gure enpresa kudeatzen izeneko ikastaroa eginen da azaroaren 4tik 27ra Cederna-Garalur Elkarteak Lesakako Alkaiaga industrialdean duen egoitzan. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eta Europar Batasunak %100ean subentzionatutakoa izanen da eta astearte eta ortzegunetan eskainiko da, 16:30etik 20:15era. Gehienez ere 15 lagunek ematen ahalko dute izena, eta horretarako 948 625122 telefonora (Begoña) deitu beharko da, 09:00etatik 14:00-etara. Izena emateko azken eguna urriaren 24a izanen da. Lau zatitan banatu dute programa: kontabilitatea, kudeaketa finantzarioa, fiskalitatea eta lan kudeaketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun