Turistaren Eguna Elgorriagan

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 29a

TTIPI TTAPA

Elgorriagako Onddo eta Zizen Kofradiak antolatuta, asteburu honetan ere ekitaldiak izanen dira Elgorriagan. Larunbatean, urriak 4, Onddoaren Ibilbidea eginen da, 9:30ean abiatuta. Bostorratzen gosaria emanen zaie bildutakoei. Igandean Turistaren Eguna eginen da. 10:00etan meza izanen da eta ondotik Arangurengo abesbatzak saioa eskainiko du. 11:30ean Saralegi harri-jasotzaileak hartuko du protagonismoa eta ondotik Aurtizko joaldunen txanda izanen da. Eguerdia hurbildu ahala, plazan bertan egindako onddoak dastatzeko aukera izanen da. Aipatu, txaranga eta txistulariak goiz osoan karriketan ibiliko direla.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun