Buruz buruko Casino Kursaal Torneoko txapeldun berria den Migel Mari Urrutia erremontelaria omenduko dute jaioterrian igande honetan, urriak 5. Irailaren 6an jantzi zuen txapela Urrutia saldiastarrak, txapela janzteko faboritoa zen Zeberio II.ari 29 eta 35 irabazita. Ezustea eman zuen finalean eta hori gogoratuko dute igandeko omenaldian.
Goizetik nabarituko da mugimendua herrian. 09:00etan txistulariak kalejiran ibiliko dira eta 11:00etan Meza Nagusia izanen da. Ondotik, 12:00etan afizionatuen arteko partida jokatuko da. 14:00etan herri bazkaria eginen da bertsolariekin eta arratsaldean dantzaldia izanen da.
Bazkarira joan nahi duenak aitzinetik hartu beharko du txartela. Toki hauetan daude salgai: Doneztebeko Kafe ostatuan eta Kontxa zerbitzugunean, Saldiasko Herriko Ostatuan eta Leitzako Beatriz ostatuan. Azken eguna ortziral hau, urriak 3, izanen da.