Urrozko San Migel bestak irailaren 26tik 30era ospatuko dira

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 26a

San Migel bestetako hondar egunean herri bazkaria eginen da aurten ere. TTIPI TTAPA

Igandean Euskal Herriko III. Mailako Aizkora Txapelketaren kanporaketa jokatuko da

Urrotzen, ortziralean, irailaren 26an, arratseko 20:00etan botako dute San Migel bestei hasiera emanen dien altxaferoa Herriko Etxetik eta ezkil jotzea ere eginen da. Ondotik zopak eta xuri-beltxa emanen da Herriko Ostatuan. Gauez dantzaldia izanen da TRIKIDANTZ taldearekin.

Mus, aizkora eta pilota larunbatean

Larunbatean, irailaren 27an, goizeko 11:00etan mus txapelketa hasiko da.13:00etan aizkora apustua jokatuko dute Raul Kastro eta Oihan Larretxeak, Ander Erasun eta Julen Kañamaresen kontra. Arratsaldeko 17:30ean San Migel pilota torneoko finalak jokatuko dira. llunabarrean bertso poteoa eginen da. Atsaldez eta gauez dantzaldia izanen da JALISKO BAND taldearekin.

Igandean Haurren Eguna eta Euskal Herriko hirugarren mailako aizkolari txapelketaren kanporaketa

Igandean, irailaren 28an, Haurren Eguna ospatuko da Urrotzen. Eguerdiko 12:30ean Euskal Herriko Hirugarren Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa jokautuko da eta tartean iaznen da Raul Kastro herritarra. Zehazki, Arkaitz Jauregi, Xabier Dorronsoro, Mikel Matxinandiarena, Jexux Oiarbide, Juan Carlos Perez de Onraita, Raul Kastro, Esteban Pikabea, Patxi Mindegia, Juanjo Erdozia, Jexux Etxeberria eta Xabier Ariztegi ariko dira finalerako gelditzen diren bi txartelen bila. 16:30ean haurrentzako parkea izanen da, puzgarriekin. 18:00etan Trikipand taldearen emanaldia izanen da. 22:00etan herriko gazteen afaria izanen da. Atsaldez eta gauez dantzaldia izanen da JOXE ANJEL akordeolariarekin.

Astelehenean San Migel eguna

Astelehenean, irailaren 29an, San Migel Eguna ospatuko dute. 11:30ean Meza Nagusia izanen da. 12:30ean otamena denentzat eta herri kirolak herriko gazteen artean. Arratsaldeko 17:00etan Gorritiren animaliekin jostatzeko aukera izanen da. 18:30ean gazteen arteko jokoak izanen dira, toka, zapel tiraketa, boloak eta bertze. 20:00etan Urrotzeko V. Patata Tortilla eta Postre Lehiaketa jokatuko da. Bere platerak plazan prestatu nahi duenak sua eta mahaiak izanen ditu. Atsaldez eta gauez dantzaldia izanen da AGERRALDE akordeolariarekin.

Asteartean herri bazkaria

Asteartean, irailaren 30ean, bestetako azken eguna ospatuko dute. 11:00etan mus txapelketako finala jokatuko da. 12:00etan haurrentzat jokoak izanen dira. 14:30ean herri bazkaria izanen da, Angel Mari Peñagarikano eta Amets Arzallus bertsolariekin. Atsaldez eta gauez dantzaldia izanen da JOXE ANJELekin, bestak akautzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun