Urriaren 21ean, igande goizean jokatu ziren Aurrera pilota eskolak laugarren urtez antolatutako Leitzako pilota txapelketaren finalak. Alebin mailan, Gartziarenak eta Iribarriak 18 eta 15 irabazi zieten Sagastibeltza eta Bakaikoari. Infantiletan, Elezkano eta Hernandorenak 18 eta 5 irabazi zieten Olano eta Artolari. Kadete mailan, lehia estuaren ondotik, Arrieta eta Jauregik 18 eta 16 irabazi zieten Tainta eta Arratibeli. Jubeniletan, Jaunarenak eta Zabaleta aisa gailendu ziren, 22 eta 5 irabazi baitzieten Ansotegi eta Albisuri. Nagusien kategorian, azkenik, Paz Igandako Urtasun iruritarrak eta Jauregi gipuzkoarrak 22 eta 16 irabazi zieten Tolosako Aurrera Saiaz elkarteko Renobales eta Errekako Joseba Madariaga aranztarrari. Kategoria nagusiko final honetan maila ikaragarrian aritu ziren lau pilotariak.
Futbol jardunaldia
Bertze aldetik, eskualdeko futbol taldeek ere lanean segitzen dute eta hauek izan dira asteburuko emaitzak.
Nafarroako Preferente Mailan
San Cristobal 3 – Baztan 0.
Aurrera 0 – C.D. Pamplona 0.
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Infanzones 4 – Doneztebe 0.
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Behobia 1 - Beti Gazte 1 (Mattin Gonzalez).
Gipuzkoako Eregionaleko 2. Mailan
Oiartzun B 1 - Gure Txokoa 2 (Jon de la Cruz, Iñaki Eskudero).
Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan
Beti Gazte 1 (Mikel Aitor Flores)– Euskalduna 2.
Gipuzkoako jubenilen lehen mailan
Gure Txokoa 1 (Andoni Riopedre) – Dunboa Eguzki 2.
Gipuzkoako kadeteen lehen mailan
Hondarribia 2 - Beti Gazte 1 (Luka Remiro).
Gure Txokoa 0 – Behobia 5.
Gipuzkoako infantilen lehen mailan
Mariño 4 - Gure Txokoa 0.
Gipuzkoako Emakumeen Ligan
Beti Gazte 2 (Irantzu Etxebeste eta Naiara Trigueros) – Mariño 1.