Eskulan eta josten ikasteko tailerrak antolatu ditu Ezpelura Emakumeen Elkarteak

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 17a

Izena emateko 606 748798 telefonora deitu behar da

Urria ailegatzearekin batera, urtero bezala, Malerrekako Ezpelura Emakumeen Elkarteak hainbat ikastaro antolatu ditu. Horietako bat urriaren 2an, ortzeguna, hasiko da, eta eskulanetan aritzeko modua izanen dute interesatuek. Arratsaldetan izanen dira eskolak, 15:00etatik 18:00etara, Doneztebeko Bear Zana plazaren ondoan dagoen Azkarreta elkartean.

Josten ikasteko ikastaroa

Josten ikasteko tailerra da antolatu duten bertze ikastaroa. Urriaren 6an, astelehena, emanen zaio hasiera, eta 15:00etatik 16:30era izanen da, hau ere Azkarreta egoitzan.

Informazio bilera urriaren 1ean

Ikastaroei buruzko informazioa emateko bilera ere eginen da ikastaroak hasi aitzin. Urriaren 1ean izanen da, 17:00etan, Azkarreta egoitzan. Gainerakoan, izena emateko edo edozein zalantza argitzeko telefono honetara deitu behar da: 606 748798.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun