Emaitza goibelak utzi dituzte aurtengo uztail eta abuztuak Nafarroako errepideetan. Iazko udan istripuz hil ziren kopurua ia laukoiztu egin da aurten. Nafarroako Gobernuaren arabera, 2007an lau lagun hil ziren, bi uztailean eta bertze bi abuztuan. Aurten, ordea, bederatzi lagun zendu dira uztailean, eta sei abuztuan. Horrek guztiak hankaz goiti utzi du Gobernuak tasa %10 murrizteko zuen asmoa.
Martxoan ez zen hildakorik egon; eta maiatzean eta ekainean zazpina hil ziren. Aurten guztira 35 lagun zendu dira errepidean eta iaz garai berean 28 lagun hil ziren.