Buruilarekin batera, hasi dute ikasturtea herriko ikastetxe guztiek. Halere, aipatzekoa da, lanpostu erdibana galdu dutela aurten San Joseph ikastetxeak eta eskola publikoak. Eskola girixtinoan 175 ikasle dabiltza, batzuek eskuara ere ikasten dute, eta bertze batzuek ingelesa ere bai, 7 urtetik goitikoek. Eskola publikoan eta ikastolan 250 eta 70 gazte daude, hurrenez hurren, gan den urtean baino gehiago. Azkenik, Amotzeko eskola publikoa dago. Hemen bi ikasgela badira eta bakoitzak 25 ikasle ditu. Herria lan haundia egiten ari da Amotzeko eskola haunditzeko. Hiru ikasgela eraikitzen ari dira Amotze auzoa azkarki haunditzen ari baita.