Olivier Haroçarenek trinketeko laugarren munduko kopan parte hartuko du Kuban

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 16a

Haroçarene senpertarra Irungo finalean. TTIPI TTAPA

Olivier Haroçarene Zuraideko Altzarri taldean ari den senpertarrak buruilaren 21etik 28rat Habanan (Kuba) jokatuko den trinketeko laugarren munduko kopan parte hartuko du. 1997az geroz lau urtetik behin egiten da zoingehiagoka hau. Orain arte, hiru aldiz segidan Baionan jokatu da. Aurten Kuban 6 herrialdetako 120 kirolari ariko dira 10 joko desberdinetan.

Haroçarene bidaiatzen usatua da duela bi urte zilarrezko medaila irabazi baitzuen Mexikon jokatu zen munduko pilota txapelketan. Berriki, berriz, 40 eta 26ko markagailuarekin nagusitu zitzaion Gregory Aguirre urruñarrari Irungo Ramuntxo Berri trinkete berrituan, Europako trinkete txapelketaren karietarat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun