Nekazal Sindikalismoa eta Emakumeak: Aukera bat lelopean Emakume Baserritarren XVII. Topaketa Estatala eginen da irailaren 27an eta 28an Bertizko Natur Parkean. EHNE-Nafarroa sindikatuak eta COAG erakundeak antolatutako ekimena da eta iragarri dutenez, Euskal Herriko emakume baserritar eta abeltzainez gain, kanpotik ere hurbilduko dira. Nekazaritzan zein abeltzaintzan emakume eta gizonezkoen eskubideen berdintasuna aldarrikatzeko topaketa izanen da. Bi egunetako egitaraua prestatu dute antolatzaileek.
LARUNBATA
- 9:00etan ongi etorria eta dokumentazioa banatzea.
- 10:00etan topaketa mustutzea.
- 10:20ean hitzaldi nagusia: nekazal sindikalismoa eta emakumeak.
- 11:15ean hitzaldia: landaguneko emakumeen parte-hartzea.
- 12:00etan atsedenaldia.
- 12:30ean hitzaldia: abeltzain eta sindikalista gazte baten ilusioa etorkizunera begira.
- 13:00etan eztabaida irekia hitzaldiei buruz, zalantzak argitzeko, galderak...
- 13:30ean tailerrak prestatzea: parte-partzea, lan eskubideak, baserri eta ustiategietako arazoak gainditzeko ideia eraginkorrak eta landaguneko zerbitzuak.
- 14:00etan bazkaria.
- 16:00etan naturaren gaien mistika, antzerkia eta lau tailerren hasiera.
- 18:30ean Baztan eta Ultzamako bi ustiategira bisita.
- Afaldu aitzinetik, umore-bakarrizketa Donamariako frontoian.
- 21:30ean afaria Donamariako Herriko Ostatuan.
IGANDEA
- 10:00etan agurtzeko dinamika.
- 11:00etan topaketaren ondorioak.
- 12:00etan itxiera.
- 13:00etan hazien elkatrukea eta agurra.