Futbol taldea lanean

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 15a

Nafarroako Erregionaleko Lehen Mailan ariko den Doneztebe Futbol Taldeak bigarren denboraldiari ekinen dio asteburu honetan. Infanzones taldea izanen du aurrez-aurre eta etxetik kanpo jokatuko du partida. Halere, aipatu, herrian futbol-zelairik ez dagoelako, denboraldi honetan etxeko partidak Uharten jokatuko dituela.
Bertzalde, aurten estreinakoz, kadete mailako futbol taldea ere izanen du Doneztebek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun