Belateko tunelean txandakako bidea emanen dute asteazken, ortzegun eta ortziral arratsean

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 15a

N-121A errepideko lanek errepide mozketak eraginen dituzte aste honetan ere

Iruña eta behobia lotzen dituen N-121ª errepidean, Belateko tunelean, txandakako pasabidea emanen dute asteazken, ortzegun eta ortziral arratsetan, iraialren 17, 18 eta 19an, gaueko 23:00etatik goizaldeko 5:00etara, bertan egiten ari diren mantenimendu lanak direla eta.

Endarlatsa eta Berrizaunen mozketak

Horretaz gain, Endarlatsa eta Berrizaun inguruetan ohikoak bihurtu diren mozketak izanen dira, leherketen ondorioz. Honela, Berrizaun inguruan, astearte, asteazken eta ortzegunean, hilaren 16, 17 eta 18an, ordubeteko mozketak aginen dira, 12:00etatik 13:00etara. Endarlatsa inguruan berriz, puntu ezberdinetan, bi orduko mozketak eginen dira asteartean, ortzegunean eta ortziralean, 12:00etatik 14:00etara. Aipatzekoa da Etxalar eta Lesakako bidegurutzeen artean ere bortz minutuko mozketa egin dela astelehenean, irailaren 15ean, 13:00ak inguruan.

Txandakako pasabidea

Egunero bezala, astelehenetik ortziralera, bertze hainbat zatitan txandakako pasabidea emanen da, batzuetan seinaleen bidez eta bertzeetan semaforoen bidez, errepide honetako obrengatik, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:00etara. Horregatik, bidai luzea dutenek A-15 autobidea erabiltzea eta bertzenaz, ordezko bideak aukeratzea aholkatu dute Nafarroako Gobernutik, baita kontuz eta seinaleak errespetatuz ibiltzea. Nafarroako errepideei buruzko informazio eguneratua topatu daiteke www.cfnavarra.es/obraspublicas web orrian edo 900 400 100 doaneko telefono zenbakian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun