Adin guztietako jendeari begira, Besta Ttikiak asteburu honetan

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 15a

TTIPI TTAPA

Ortziral ilunabarrean botako den txupinazoarekin hasiko dira

Udalak Gazte Burrunba Kultur Taldearen eta ostatuen laguntzarekin antolatuta, ortziral honetan, hilak 19, hasi eta igandean, irailak 21, akituko dira Besta Ttikiak.
Ortziralean, 20:00-etan botako duten altxaferoarekin hasiko dira. Ondotik Bear Zana txarangarekin kalejira izanen da. Afaltzeko tenorean, zopa jatea eginen da jatetxeetan. Gauerdian, 01:00etatik 04:30era dantzaldia izanen da Laiotz taldearekin Santa Luiza Plazan. 06:30ean zingar jatea Merkatu Plazan.
Larunbatean, 09:00-etan diana izanen da Bear Zana txarangarekin. 11:00etan Gorriti eta bere animalien ikuskizuna. 13:00etan egitarauan hutsik egiten ez duen paella lehiaketa eginen da eta ondotik bazkaria. Arratsaldean, 17:00etatik aitzinera, txiste eta joku txapelketa eginen da eta ondotik triki poteoa. Gauez, 20:00etatik 22:00etara eta 01:00etatik 04:30era dantzaldia izanen da Jalisko Band taldearekin Santa Luzia Plazan. 21:00etatik 22:00etara dantza lehiaketa.
Igandean 17:00etan haurrentzako dantzaldia, Hoy fiesta taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun