Urtero bezala, Mendaur Ehiza Elkarteak ehiza ibilbidea antolatu du. Igande honetan, hilak 21, izanen da Ameztian. 9:00etan emanen diote hasiera eta ondotik bazkaria eginen dute. Txapelketan izen ematerakoan bortz euro ordaindu beharko dira eta bazkide guztientzat bazkaria dohainik izanen da. Lehenego sailkatuentzat trofeoak banatuko dira eta parte hartu nahi duenak irailaren 17a baino lehen egin beharko du, bai txapelketan aritzeko eta bai bazkarira joateko ere. Argazkia joan den urtean ateratakoa da.