Udal hautetsien aurtengo ordainsariak onetsi ditu Udalbatzak

TTIPI TTAPA 2008ko ira. 15a, 13:14

TTIPI TTAPA

Alkateak urtean 6.900 euro jasoko ditu eta zinegotziek, berriz, 1.260 euro

Ekainaren 25ean egindako osoko bilkuran, Udalak hautetsien ordainsaria zenbatekoa izanen den onetsi zuen.
Alde batetik, alkateak urtean 6.900 euro jasoko ditu Herriko Etxera joateagatik eta osoko bilkuretan, organo kolegiatuen bilkuretan eta bileretan parte hartzeagatik.
Zinegotziek, berriz, urtean 1.260 euro jasoko dituzte osoko bilkuretan eta organo kolegiatuen bilkuretan parte hartzeagatik.
Aipatu berri diren kopuruak urtero eguneratuko dira, eta horrez gain, Udaleko lanak direla-eta dieta eta joan-etorriengatik sortzen diren gastuak ere ordainduko zaizkie, horiek frogatu eta behar diren ordainagiriak aurkeztu ondotik.
Xehetasun gehiago Nafarroako Aldizkari Ofizialean irailean argitaratutako 107. aldizkarian aurkituko dituzue.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun