Ehiztari guztiak irailaren 4aren zain zeuden, egun horretan hasi baitzuten aurtengo ehiza denboraldia. Hasiera ona izan zutela aipatu behar da, lehen egunean bi basurde hiltzea lortu baitzuten. Orain hasi eta datorren otsailera bitarte izanen dute nahikoa gozatzeko aukera.