Trikitixa eta pandereta ikastaroak

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 15a

Urte sasoi honetan bertze zenbait ikastarori ere hasiera ematen zaio. Urritik ekainera arte trikitixa eta pandereta klaseak emanen ditu Mendaur Trikitixa Eskolak (Ainara Mindegia) gure herrian. Izena emateko epea irailaren 19an akituko da honako telefono zenbaki honetan: 646 298568.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun