Inguruko bertze herri aunitzetan bezala Sunbillan ere irailaren 8an eman zitzaion hasiera aurtengo ikasturteari. 52 ikasle izanen dira 2008/ 2009 ikasturtean: Beheko Eskolan 23 ikasle izanen dira, bi gelatan banatuak eta Goiko Eskolan 29 ikasle, hauek hiru gelatan banatuak.
Zazpi ikasle berri hasi dira aurten eskolan. Hiru urtekoak Jone Gorria, Aimar Migeltorena, Eneit Bertiz, Helene Rekarte eta Iñaki Arriaga dira. Baina horiez gain, lau urteko bertze bi ere sartu dira: Unai Ruiz eta Sarai Bazterrika.
52 ikasle horientzat zortzi irakasle daude gure eskoletan eta erlijioa ematen duen irakasleak bertze herri batzuetan ere klaseak emanen ditu. Ikasturtearekin batera eskolako jangela ere martxan jarri zen egun berean. Aurtengoan 20 haur finko izanen dira, joan den urtean baino bortz gehiago. Bertze urte batez Rakel Urtxegi izanen da sukaldaria eta aurten Koro Zelaieta sartu da laguntzaile moduan.