2008-09 denboraldiari ekinen diote asteburu honetan eskualdeko zenbait futbol taldek

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 12a

Giltxaurdi zelaiko lanak direla eta Baztanek Lesakan jokatuko du etxeko lehen partida

Udako atsedenaldiaren ondotik, 2008-09 denboraldiari ekinen diote aste hondar honetan eskualdeko zenbait futbol taldek. Nagusien artean, Nafarroako Erregionaleko lehen mailan jokatuko duen Doneztebek bakarrik ez du hasiko asteburu honetan denboraldia. Nafarroako Preferenten Leitzako Aurrera eta iaz kategoria honetara igotzea lortu zuen Baztan ariko dira. Baztandarren zelaian, Elizondoko Giltxaurdin belar artifiziala jartzeko lanak direla eta denboraldiko lehen partidak Lesakako Mastegin jokatuko dituzte. Gipuzkoako ligan, Erregionaleko lehen mailan ariko da Lesakako Beti Gazte eta, iaz kategoria hori galdu ondotik, bigarren mailan Berako Gure Txokoa. Kadete mailan, Beti Gazte eta Gure Txokoaren arteko derbiarekin hasiko da denboraldia. Hauek dira asteburuko seinalamenduak.

FUTBOLA

Nafarroako Preferente Mailan
Baztan – Gazte Berriak, igande arratsaldeko 17:00etan Lesakako Mastegin.
San Jorge – Aurrera, larunbat arratsaldeko 16:45ean San Jorgen.

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Beti Gazte – Munibe, larunbat arratsaldeko 17:00etan Mastegin

Gipuzkoako Erregionaleko 2. Mailan
Gure Txokoa – Mariño, larubat arratsaldeko 17:00etan Matzadan.

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan
Billabona – Beti Gazte, larunbat arratsadeko 17:00etan Billabonako Arratzain zelaian.

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan
Oiartzun B– Gure Txokoa, larunbat arratsaldeko 15:30ean Oiartzungo Ugaldetxon.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan
Beti Gazte – Gure Txokoa derbia, larunbat goizeko 11:30ean Mastegin.

Gipuzkoako infantilen lehen mailan
Gure Txokoa – Oiartzun, larunbat eguerdiko 12:00etan Matzadan.

Gipuzkoako Emakumeen Ligan
Real Union – Beti Gazte, igande arratsaldeko 14:45ean, Irungo Gal zelaian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun