Euskal Herriko hirugarren mailako aizkolari txapelketaren bigarren kanporaketa Lantzen igandean

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 11

Xabier Ariztegi etxalartarra eta Juan Telletxea doneztebarra izanen dira eskualdeko ordezkariak

Euskal Herriko hirugarren mailako aizkolari txapelketaren bigarren kanporaketa igande arratsalde honetan, irailaren 14an jokatuko da Lantzen. 13 aizkolari ariko dira kanporaketa honetan eta Xabier Ariztegi etxalartarra eta Juan Telletxea doneztebarra izanen dira eskualdeko ordezkariak. Beraiekin batera Nafarroako Goizeder Beltza, Julen Kañamares, Sergio Mandazen eta Angel Eraso, Gipuzkoako Mikel Belauntzaren, Joxemari Esnaola, Aratz Mugertza, Jokin Alkizalete eta Xabier Alkizalete eta Bizkaiako Xabier Garitaonaindia eta Bizkaiako Aitzol Atutxa lehiatuko dira. Guziek lau kanaerdiko moztu beharko dituzte kanporaketa honetan eta bi lehenbizikoek lortuko dute Altsasun, urriaren 12an edo 26an jokatuko den finalerako txartela.

Pellejero aresoarra eta Erasun aurtiztarra finalerako sailkatuak

Gogoratu behar da Gorritin abuztuaren 23an jokatu zen lehen kanporaketan Asier Pellejero aresoarrak eta Ander Erasun aurtiztarrak lortu zutela finalerako txartela. Hirugarren eta hondar kanporaketa Urrotzen jokatuko da irailaren 28an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun