Doneztebeko Erreka elkarteak Sekzio edo atal berria izanen du hemendik aitzinea, Erreka dantza taldea hain zuzen. Zenbait bilera egin ondoren,atal honen funtzionamendua zehaztu da, eta Erreka elkartearen barrenean egonen dira, eskubaloia, pilota, judoa edo bertze edozein sekzio bezala.
Gaztetxoen eta helduen taldeak
Bi talde desberdin daitezke: alde batetik gaztetxoak egonen dira, bere monitoreekin, dantza desberdinak ikasten. Bertzetik helduen taldea aterako da. Hauek, ttikienak bezala, Errekaren barrenean egonen dira eta Udalaren laguntza ere izanen dute beraien iharduerak aintzinera ateratzeko. Horren truke, herrian egiten diren ekitaldi desberdinetan bere kolaborazioa eskeiniko dute.