Doneztebeko Agorreta Musika Eskolan 2008-2009 ikasturtean matrikulatzeko nahiz baja emateko epe berezia zabalduko da heldu den astean, irailaren 15etik 19ra izanen da Musika Eskolan, goizeko 10etatik 12etara.
Ikasle berriei dagokienez, hauek ere irailaren 15etik 19ra izanen dute izen emateko epe berezia.
Matrikula orria beteta eta aurrezki libretaren lehenego orriaren fotokopia eraman beharko dute. Dena den, kurtso osoa hasieran ordaintzeko aukera ere izanen dute, Musika Eskolaren Rural Kutxako zenbakian eta orduan, ordainagiria eraman beharko dute.
Ikasketa plana
Ikasketa planari dagokionez, 5 eta 6 urteko neska-mutikoek musika eta mugimendua ikasiko dute, astean ordu terdiz 5 urtekoek eta bi orduz 6 urtekoek. 7 urtetik aitzinera, lehenbiziko ziklokoek, lehen eta bigarren urtean Musika Hizkuntza ikasiko dute, astean bi orduz eta instrumentoa 30 minutuz, beti ere aukeratutako instrumentoaren arabera. Agorreta musika eskolak eskaintzen dituen instrumentoak klarinetea, saxofoia, kitarra, kitarra elektrikoa, tronpeta, txistu, piano, perkusioa, akordeoia, pandereta eta trikitixa dira. Bigarren zikloan, lehen eta bigarren urtean, Musika Hizkuntza izanen dute astean bi orduz, koroa 45 minutuz, instrumentua 30 minutuz eta instrumento taldea astean ordubetez. Hirugarren zikloan ere ikasketa plan bera izanen dute. Laugarren zikloan ikasketa libreak izanen dituzte Musika Hizkuntza akittu dutenek eta helduek. Helduek tailerrean eta musika bandan parte hartu dezakete.
Informazio gehiago
Informazio gehiago 948 451412 telefonoan edo esmusidoneztebe@terra.es helbide elektronikoan topa daiteke.