Herri gehienetako bestak bukatuak baldin badira ere, asteburu honetan ere eskualdeko zenbait herrietan bestak izanen dira. Arraiotzen, Eratsunen eta Oitzen, zehazki.
Arraiozko bestak
Irailak 5, ortzirala
12:00etan txupinazoa eta txistulariak
12:30ean haurrentzako ipuin kontalaria
14:00etan haurren bazkaria
17:00etan Gorritiren ikuskizuna
20:00etan dantzaldia
21:30ean Baztan Zopak frontoian
01:00etan dantzaldia Joxe Anjel akordeoilariarekin
Irailak 6, larunbata
10:00etan Argisoinuak
11:00etan plater tiroketa
14:00etan gazteen bazkaria
16:30ean mus txapelketa
17:30ean ardo feria
19:30ean Nafarroako Herriz Herri txapelketaren finala
22:00etan gazteeen afaria
00:00etan kontzertua Las Moñas taldearekin
Ondotik dantzaldia Trikidantz taldearekin
irailak 7, igandea
10:00etan argisoinuak
12:00etan Meza Nagusia
18:00etan XI. Grand Prix
20:00etan kantaldia
irailak 8, astelehena
14:30ean herri bazkaria
19:00etan dantzaldia Joxe Anjel akordeoilariarekin
22:00etan afaria
00:00etan dantzaldia Joxe Anjel akordeoilariarekin
Ondotik Gaixoa Ni.
Eratsungo Lokariko Amabirjin bestak
Irailak 5, ostirala
19:00etan txupinazoa
Ondotik kalejira herriko trikitilariekin.
Gauez dantzaldia Trikidantz taldearekin.
Irailak 6, larunbata
9:00etan txistulariak
11:00etan mus txapelketa
Goiz eta arratsaldez umeentzako parkea
14:00etan herri bazkaria Iker Zubeldia eta Amets Arzallus bertsolariekin.
18:00etan hegazti harraparien erakusketa
Arratsalde eta gauez dantzaldia Trakets taldearekin.
irailak 7, igandea
9:00etan txistulariak
11:00etan paella lehiaketa
Ondoren paella dastaketa sagardo kupelarekin
17:30ean pilota partidak: Idoate-Otxotorena, Urtasun-Azanza. Eta ondotik, Ollo-Landiribar, Onsalo-Gallaraga.
Arratsalde eta gauez dantzaldia Modesto akordeoilariarekin.
irailak 8, astelehena
9:00etan txistulariak
11:00etan Meza Nagusia
13:00etan aizkora apustua: Mikel Mindegia eta Patxi Mindegia, Anjel Arrospide eta Ander Erasunen kontra.
18:00etan pilota partidak: Bendoiro-Soroa, Tainta-Iriarte. Ondotik, Iraola-Urzainki, Ollo-Galartzaren kontra.
Arratsaldez eta gauez dantzaldia Modestorekin.
Oizko Amabirjin bestak
Irailak 5, ostirala
19:00etan txupinazoa
Ondotik kalejira Doneztebeko txistulariekin
21:00etan Herriko Ostatuan Baztan Zopak
Gauez dantzaldia Azpeitiko Bikoteaarekin.
Irailak 6, larunbata
11:00etan gaztetxoen txapelketako laxoa partida, Oitz eta Donezteberen artean.
11:00etan mus txapelketa
17:00etan haurrentzako jokoak herriko plazan
Ondotik haurrentzat eta helduentzat txokolatea
Arratsaldez eta gauez dantzaldia Laiotz taldearekin
irailak 7, igandea
11;00etan afizionatuen arteko pilota partidak
17:00etatik aitzinera herriko artisauen erakusketa
17:30etik aitzinera herri kirolak: Jexux Agite, lehenbiziko aldiz, bortz metroko altueran, kanako egurra mozten ahaleginduko da erlojuaren kontra.
Ondotik, Nafarroako Hirugarren Mailako Aizkolari Txapelketako finala: Patxi Mindegia, Ruben Saralegi, Julen Kañamares, Raul Kastro eta Oihan Larretxea.
19:00etan herritarren arteko V. Patata tortilla lehiaketa.
Ondotik tortilla, xingar eta txistor dastaketa.
Arratsaldez eta gauez dantzaldia Joxe Anjel akordeoilariarekin
irailak 8, astelehena
11:00etan Meza Nagusia
Ondotik luntxa Herriko Ostatuan
14:00etan herri bazkaria, Maialen Lujanbio eta Sustrai Kolinarekin
17:00etan toka eta sokatira herritarren artean
Arratsaldez eta gauez dantzaldia Jexux Mari akordeoilariarekin.
Bestei bukaera emateko, kalejira eta Gaixoa ni.