Baztango Donajakue bidean barna ibilbide gidatua eginen da larunbatean

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 5a

Uztaritzetik Urdazubirako bidea eginen da

Bertiz Partzuergo Turistikoak antolatuta, Baztango Donejakue bidean barna ibilbide gidatua eginen da larunbat honetan, hilak 6. Uztaritzetik Urdazubira bitarteko bidea eginen da.

Joan den urtean bezala, aurten ere uztailean eta abuztuan ibilbide gidatuak egin dira eta Bertiz Partzuergo Turistikotik azaldu digutenez, parte-hartzea altua izan da eta turistek ere balorazio positiboa egin dute.

Ekimen horri jarraipena emanez eginen da larunbat honetako ibilbide gidatua ere. Urdazubi-Baztan Donejakue Bideko Lagun Elkartearen laguntzarekin benetako bide horren ibilbidea eginen da: Uztaritzetik abiatu eta Urdazubirainoko 20 kilometroak eginen dira, gida batekin. Bidean Larresoro eta Ainhoan barna pasatuko dira.

Autobusa Urdazubitik

Interesatuei bidea errazte aldera, Urdazubin autobusa paratuko dute. 9:00etan abiatuko da plazatik eta handik ibilbidea hasiko den tokira eramanen ditu bidaiariak, Uztaritzera.

Izena aitzinetik eman

Parte hartu nahi dutenek aldez aitzinetik eman beharko dute izena, 948 592323 telefonora deituz edo bertiz@consorciobertiz.org-era idatziz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun