Kursaal Torneoko finala jokatuko du larunbatean Urrutiak Zeberio II.aren kontra

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 4a

TTIPI TTAPA

Piloten aukeraketa gaur, ortzeguna, egin dute

Migel Mari Urrutia saldiastarrak Elduaingo Patxi Zeberio izanen du larunbatean aurrez aurre Galarretan, Kursaal Torneoko finalean. Bere bigarren finala izanen da, aitzinekoan bezala Zeberio II.aren kontra. Orduan galdu egin zuen gipuzkoarraren kontra baina txapela lortzeko ahalegin guztiak eginen ditu.

Juaristi eta Lizasori irabazi ondotik lortu zuen Urrutiak finalerdietako ligaxkako sartzea. Lehenbiziko partidan 35-18 garaitu zuen Juaristi, eta 21ean utzi zuen doneztebarra. Ligaxkaren barne, Zeberioren kontra galdu arren, Koteto Ezkurra menean hartzea lortu zuen. Faboritoa Ezkurra izan arren, 35-24ko markagailuarekin irabazi zuen Urrutiak.

Materialaren aukeraketa gaur, ortzeguna, eguerdian egitekoa zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun