Nafarroako 11 hotelek eta bederatzi landa-etxek kalitate turistikoa erakusten duen Q ziurtagiria lortzeko eta behin eskuratutakoan hori mantentzeko dirulaguntza hartuko dute Nafarroako Gobernuaren eskutik. Apirilaren 23an Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako deialdiari erantzunez eman ditu laguntza hauek Gobernuak.
Guztira 37.000 euro banatuko ditu, eta eskualdeari dagokionez, hiru landa-etxek jasoko dute: Arizkungo Lizardiko Borda landa-etxeak 235,39 euro jasoko ditu; Beintza-Labaiengo Argentina Etxeak 470,22 euro eta Elizondoko Urruskak 259,29 euro.
Halako laguntzekin, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuaren helburua Nafarroako turismoa sustatu eta hobetzea da.