Askatasunak ohar bidez jakinarazi duenez, Guardia Zibila Andoni Sarasola eta Ernesto Prat atxilotzen saiatu da bart gauen, Lesakan eta Elizondon dituzten etxeetan, hurrenez hurren. Baina ez Sarasola eta ez Prat ez zeuden etxean.
Andoni Sarasola lesakarra da eta han bizi da; Ernesto Prat, berriz, Berriozarkoa da, baina Elizondon bizi da. Bien etxeak miatu ditu Guardia Zibilak eta bi kasuetan hainbat gauza eraman dituzte. Askatasunaren arabera, Praten neskalaguna miaketaren unean etxean egon da.