Igande honetan emanen zaie akabera bortz eguneko bestei. Joan den asteazkenean,hilak 27, hasi ziren Legasako San Agustin bestak, eta igandean, abuztuak 31, Ezkonduen Eguna ospatuz bukatuko dituzte. Bitartean hainbat ekitaldi izanen dira.
Abuztuak 29, ortzirala, Zikiro Eguna
10:00etan argisoinuak
14:30ean zikiro jatea, Joxe Anjel akordeoilariarekin.
17:00etan mozkor poteoa.
00:30ean dantzaldia TRIKIDANTZ taldearekin.
Abuztuak 30, larunbata, Haurren Eguna
10:00etan argisoinuak
11:00etan pilota partidak
12:00etan eta 16:00etan puzgarriak
18:00etan txokolatada
19:00etan gastronomia txapelketa
Arratsaldez eta gauez dantzaldia GARAITZ taldearekin.
Abuztuak 31, igandea, Ezkonduen Eguna
10:00etan argisoinuak
17:00etan Perurena aita-semearen erakustaldia
18:00etan buruhaundiak
20:00etan Nafarroako Jotak
Ondotik Gaixoa Ni.
Agerrako bestak
Berako Agerra auzoan ere asteburu honetan ospatuko dituzte bestak.
Abuztuak 29, ortzirala
19:30ean frontenis txapelketako finalerdiak.
20:00etan txupinazoa
Ondotik buruhaundi eta erraldoiak Irats taldeko trikitilariekin batera
21:00etan auzoko afaria
Abuztuak 30, larunbata
9:30ean IV. 3x3 saskibaloi txapelketa
12:30ean buruhaundi eta erraldoiak trikitilariekin
Ondotik frontenis txapelketako finala
15:30ean haurrentzako jokoak
18:00etan herri krosa
20:30ean eta 00:00etatik aitzinera dantzaldia LAUEK taldearekin.
Abuztuak 31, igandea
12:00etan Meza
Ondotik buruhaundi eta erraldoiak Izadi txarangarekin
14:30ean herri bazkaria
Arratsaldean Korri eta Xalto pailazoak
Arratsaldean Jalisko Band taldearekin dantzaldia
Txokotoko bestak
Elizondoko Txokoto auzoko bestak ere asteburu honetan eginen dira. Ekitaldi ugari izanen dira hemen ere.
Abuztuak 29, ortzirala
19:00etan txupinazoa
Ondotik erraldoi eta buruhaundiak txistulariekin. Fanfarrea eta txalaparta.
21:00etan Baztan Zopak
Segidan Mutildantzak
00:00etan Rock kontzertua: Motobomba / Amets ilunak
Abuztuak 30, larunbata
11:00etan erraldoi bilgunea txistulari eta gaiteroekin. Jorge Oteiza Museoak antolatuta.
12:00etan bonba japoniarrak, Maurizio eta Felix enparantzan.
13:00etan estropadak. Txokotoko ikurrina.
14:00etan zikiro jatea
Ondotik jokoak
Arratsaldez dantzaldia
21:00etan mutildantzak
22:00etan su artifizialak, Juanikotena piroteknia.
00:00etan Mala Vela
Ondotik DJak