Txaruta Pilota Elkarteak urteko lehen erdiaren balantze positiboa egin du eta bere pilotarientzat oparoa izan dela jakinarazi du. Honela, Euskal Herriko kluben arteko ligan, 22 urtez beheitiko kategorian, Gaizka Otxandorena almandoztarra txapeldun izan zen. Zizurko txapelketan ere txapeldun izan zen Gaizka Otxandorena 22 urtez beheitiko kategorian, finala Txarutako bertze pilotari bati, Garikoitz Juanenea saldiastarrari irabazita. Haurren mailan, Arkaitz Untxalo iturendarra ere txapeldun izan zen Zizurren eta kadeteetan, Beñat Oronoz lesakarra azpitxapeldun.
Belateko klub artekoan txapeldun
Belateko kluben arteko ligan, Txaruta Pilota Elkartea izan zen txapelduna. Izan ere, sei kategoriatan sartu ziren Txarutako pilotariak finalean, nahiz eta horietatik bakarra irabazi. Hain zuzen, haurren A mailan izan ziren txapeldun Arkaitz Untxalo iturendarra eta Joseba Apeztegia iruritarra. Umeen B mailan Elizondoko Ander Jaurena eta Ibon Irazoki azpitxapeldun izan ziren, baita Xabier Gaztelu eta Ander Berho oronoztarrak kimuen B mailan, Aitor Almandoz lekaroztarra eta Iñaki Azpiroz iruritara kimuen A mailan, Manu Irigoien erratzuarra eta Mikel Mindegia arraioztarra gazteen A mailan eta Garikoitz Juanenea saldiastarra eta Patxi Barberena iruritarra helduen A mailan ere.
Tafallako txapelketan, umeen mailan, Legasako Enaitz Anso izan zen txapeldun. Kimuen mailan, Iñaki Azpiroz iruritarrak finala irabazi zion Andoni Espelosin sunbildarrari eta haurren mailan, Joseba Apeztegia iruritarrak irabazi zion Ugaitz Elizalde iturendarrari.
Irurtzungo txapelketan, Antton Jauregi amaiurtarra txapeldun izan zen kadeteen mailan. Trintxerpeko txapelketan, Toni Uharte amaiurtarra azpitxapeldun izan zen helduen mailan.
Zaraitzuko txapelketan, haurren mailan txapela jantzi zuten Dario Trantxe elizondarrak eta Ibai Inda amaiurtarrak eta kimuen mailan, Asier Bertiz eta Sergio Oskoz elizondarrak azpitxapeldun izan ziren.
Zaramagako txapelketan, haurren mailan txapeldun izan zen Iruritako Joseba Apeztegia.
Altsasuko txapelketatik bi txapel ekarri zituzten Txarutakoek: Enaitz Ansok eta Iker Espelosinek umeen mailan eta Lesakako Beñat Oronozek eta Iturengo Mikel Kanpok kadeteen mailan.
Herriartekoan, Malerreka eta Baztan
Nafarroako Herriarteko Pilota Txapelketan, ume, kimu eta haurren kategoriak biltzen dituen txikien mailan Malerreka izan zen txapeldun eta kadete, gazte eta helduak biltzen dituen helduen mailan Baztan. Gainera, Euskal Herriko txapelketan azpitxapeldun izan zen Baztan.
Errenteriako txapelketan. Beñat Oronoz lesakarra txapeldun izan zen kadeteen mailan.
Lizarrako txapelketan, 1995ean jaiotako haurren kategorian txapeldun izan ziren Arkaitz Untxalo eta Ugaitz Elizalde eta 1994an jaiotakoen haurren artean azpitxapeldun izan zen Iruritako Joseba Apeztegia.
Tolosaldeko Hitza Torneoan, kadeteen mailan txapeldun izan zen Antton Jauregi amaiurtarra eta kimuen mailan azpitxapeldun Iruritako Iñaki Azpiroz eta Andoni Espelosin.
Barañaingo txapelketan, gazteen A mailan txapeldun izan ziren Iturengo Oier Bereau eta Arantzako Unai Iparragirre, finalean Manu Irigoien erratzuarrari eta Mikel Mindegia arraioztarrari irabazita.
Umeen mailan ere txapeldun izan ziren Enaitz Anso eta Iker Espelosin. Haurren A mailan eta kadeteen mailan azpitxapeldun izan ziren Arkaitz Untxalo iturendarra eta Unai Zamorano lesakarra alde batetik eta Aritz Juanenea saldiastarra eta Mikel Kanpo iturendarra, bertzetik.
Itziarko txapelketan, gazteen mailan txapeldun izan zen Unai Madariaga urroztarra eta kadeteen mailan azpitxapeldun izan zen Aritz Juanenea saldiastarra.
Bertze txapelketa garrantzitsuetan, Antiguakoan edo Elgetako lau t’erdikoan, errate baterako, finalaren atarian gelditu ziren Txarutako pilotariak, baina dudarik ez da, lehen urte erdi bikaina egin dutela.